XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Filolojiazko jardunak Otero Pedrayo eta gu

Urteetan aurrera goazenok ez dugu aztu Ramon Otero-Pedrayo galizitar idazle jakintsuak gure aspaldiko egunkari-paperetan lanik asko argitaratu zituala.

Orain berrogei ta geiago urte aren idaz-lanak sarritan irakurtzen genituan, batik bat Euzkadi egunkarian.

Eta ain maisu aundi ta galegozale argi ta sutsu izan dan letradun eta irakasle jakitunarengandik gauza asko ikasi genituala aitortu bearrean nago.

Galizitarren esker-ona ezik euskaldunona ere ondo irabazirik daukala esango nuke, larogeitamar urte inguruan dabillen agure ta humanista ospetsu omengarriak.

Orain urte batzuk GALAXIA Vigo'ko argitaldari etxeak omenezko liburu eder bat eskeñi zion Kompostela`ko Universidadearen erakusle eta Trasalba`ko seme zintzo ta galegozaleari.

Ez da goizegi guk ere Otero-Pedrayo`ren omenez euskerazo itz maitekor zenbait opa ditzaiogun.

Ez gaitezen motz eta atzean gelditu, ez gizalege eta ez kultura bidean.

HOMAXE liburu oparo artan Marañon,Americo Castro, Damaso Alonso, Lain Entralgo, Jose Luis Aranguren... besteak beste beren aletxoa eskeñi zioten.

Nai ez euskaldun izan fuero-zale ta gure karlisten adiskide dugun D. Franzisko Elias Tejada, berez errioxar tradiziozale aditua, ez zan gelditu goresmeneik egin gabe.

Eta Otero, Pedrayo, Menendez y Pelayo zanarekin alderatzen du.

Galiziak katolikotasunari ta lege-zarrei zor diona oroitu araziaz.

Otero ez zan karlista izan.

Berak ziones: O carlismo galego ten apenas interese psicologico. Alaz guztiaz euskaldun karlista fuerozaleen alde agertzen da esanez: mereceidores de respeito por defender una personalidad histórica...

Ona zergaitik euskal-erriaren eskubideen aldekoa zan.

Nola ez, Galizia`rekin beti bat egiñik bait zegoan eta galego izkuntzaren zaindari ta buruzagi gaillenena.

Gure artean norbaitekin alderatzekotan Arturo Campion, R. M. Azkue-edo berdindu bearko genduke, xeetasunak bereziaz.

Otero Pedrayo politika gizon baiño idazle ta irakasle jakitun izan dala guztiok dakigu.

Eta Galizia`ko kultura-barrutian geien lan egin duan gizona: idazlaririk ugariena eta galego izkuntzaz izlaririk ao-eder eta mintzo trebe eta errezena.

Izkuntza arazo ta izketa-naaskerietan teoriak baztarrean utzi ta zentzuz erriko iturri garbitik edaten zekiena.

Gramatikarien burruketatik urruti, sustrato-zale ta estrukturalisten eztabaidetatik igesi, iritzi ziurren jabe.

Galego-izkelgien joera sakon ezagutu nai lukeanak ongi egingo du M. Rabanal Alvarez`en lana irakurtzea.

Sustrai gai ortaz bait diardu gorago aitatutako HOMAXE liburu ortan.

Otero`ren lagintza etengabe idaztea izan da: eleberri, edo novela, antzerki, saiakera, lurraldetako ikusbegi zoragarriak.

Geografia`ri atxikimendu auta zion eta erderaz idatzi zuan Guia de Galicia gaur egun ere eredutzat ar diteke.

Otero`ren lan guztiak biotzondoz bleituak daude eta ez dute galdu gazte denborako erromantiko kutsua.

Bakoitza bere aldiko seme bait-da! Onela gure gizona biurtu zaigu poligrafo aundi! Amalau ta geiago novela; antzerki bi; Historia, Kritika ta Geografi saiakerak ogeitabostik gora.

Errebista, aldizkari, ta zer nai mota paperetan, 1925`garren urtetik onuntz argitaraturiko idazlanak ezin konta alakoak: Amerika, Portugal, eta Galizia barruan ezik Madrid, Barcelona, Bilbo eta abar agertutakoak.

Aleunka!.

Eta mota guzietakoak.

Arrituta eta txunditurik uzten gaituana.

GALAXIA`k egindako liburu ortan lerroz-lerro geienak izendaturik daude, baiñan on litzake gure Universidadeko gazteok jaso ta bil zitzatela Otero Pedrayo`k gure artean argitaratu zituanak.

Gai egokia Tesis bat borobiltzeko.

Gaur egun Paris edo beste edozein tokitan agertzen diran Errebista-lanak, nabarmenenak, noski euskeratzen ari zaizkigu.

Eta agidanean, gazte oriek ez dakite ezer Otero Pedrayo nor danik.

Nik uste, Galizia`ko arazo ta gora-beeratatik zer ikasi aundia daukagula aintzat artzen ba`ditugu.

Otero Pedrayo kultura maisu aundia dugu.

Eta kultura biziaren lore da; bizia bera, obeto esateko.

Eta ez norberaren edo bakoitzaren bizia, erri guztiarena baizik.

Gure Euskal-Erria`rena.

Ez dezagun beiñere aztu.

AGUReko idazle zar onek, beintzat ez luke utsegite ortan erori nai.

Antonio Mª Labayen.